Mikel Izpura euskal preso politikoa Murtziatik Zuerako espetxera lekualdatuko dute

Txantrreakoak 2000. urtean espetxeratu zuten eta bere zigorraren 3/4ak 2019an bete zituen. Orain arte 1go graduan sailkatu dute, eta Zaragozako espetxean 2. gradura pasako da. Espainiako Barne Ministerioak iragarri duenez, Izpuraz gain, beste 4 euskal preso politiko gehiago lekualdatuko ditu: Ainhoa Mugika, Jon Olarra, Arkaitz Goikoetxea eta Iñaki Krispin.