Mikel Iribarren polizia indarkeriaren biktima moduan aitortu du Nafarroako Gobernuak, 32 urte eta gero

1991an ke pote bat bota zion Espainiako polizia batek eta erredura larriak izan zituen, aurpegia betirako desitxuratuta geratu zitzaion. 2009.urtean Giza Eskubideen Europako epaitegiak Espainia zigortu zuen eraso honengatik. Foru exekutiboak orain ofizialki biktima izaera aitortu dio.

2024-ko uztailak 5

Iturria: Euskalerria Irratia

Mikel Iribarrenen kasua aski ezaguna da Iruñean, pairatu zituen zauriak eta bere aitortzarako bidea luzea eta gogorra izan delako. 1991era joan behar gara, abenduaren 15ean presoen aldeko manifestazio baten kontra oldartu zen Espainiako polizia eta distantzia laburretik ke pote batekin tiro egin zion polizietako batek Iribarreni. Aurpegian jaso zuen tiroa. Koman geratu zen. 459egun behar izan zituen zaurietatik, erreduretatik osatzeko eta aurpegia desitxuratuta geratu zitzaion betirako. 18 urte zituen orduan.

Zaurien oinazea handia izan bazen, gertatutakoa salatu eta aitortzeko bidea ere latza izan zen. 1995ean Nafarroako epaitegiek lesio delitu bat egon zela esan eta gero, kasua artxibatu zuten, Espainiako Poliziak ez duelako inoiz identifikatu nahi izan ke potea jaurti zuen agentea. 1998an Auzitegi nazionalak arrazoia eman zion Iribarreni eta kalteordainak ordaintzera behartu Espainiako gobernua. 2003an ordea epaitegi gorenak bertan behera utzi zuen epaia, biktima poliziaren tiroen erdian nahita jarri zela ebatzita. Europaraino eraman behar izan zen kasua eta orduan bai, 2009an Estrasburgoko giza eskubideen epaitegiak 170mila kalte ordainak ordaintzera behartu zuen espainia.

Orain, Nafarroako Gobernuaren aitortza ofiziala heldu da. Eskuin mutur eta indar polizialen indarkeriaren biktimen batzordeak horrela erabaki du. Bide luze eta latz honi, amaiera jarriz.

Gehiago