Mikel Barrios: “Azaroko epaiketan edozein gauza gerta ahal da: 5 urteko kondena berretsi eta berriro kartzelaratu edo ez”

Aske gelditu zen asteazkenean Mikel Barrios Iruñeko gaztea, kontrol judizialpean, azaroaren 12an duen epaiketa arte. Itsasuko biribilgunean egin zioten ongi etorria hainbat herritarrek. Lehen aldian, baldintzapeko askatasuna ukatu bazioten ere, oraingoan kanpoan egoteko baimena eman dio epaileak. Astero aurkeztu beharko du polizia etxera. Euskal Irratiak-en egindako elkarrizketa labur honetan jasotako elkartasuna eskertzen du Iruñekoak.