Migratzeko eskubidearen alde eta atxiloketa arrazisten kontra Mugak Zabalduz Karabana

2021-ko uztailak 23

mso-fareast-language:ES”>Imajinatzen duzu kalera irten eta libreki mugitzerik ez izatea, “profila ematen” duzulako, poliziak geldi zaitzan beldur zarelako?Imajinatzen duzu beste herrialde batera joan nahi izatea, bizitza hobea bilatuz, eta EBko migrazio politikek migrazio hori itsasoan bizia jokatuz egitera behartzea?Abuztuaren 22a da, osteguna, eta Karabana Mugak Zabalduz ekimenak salatu egin ditu, batetik, mugak itxi izana eta, bestetik, “perfila ematen” duten pertsonek, zuriak ez izateagatik izaten dituzten arraza-kontrolak. Eta ekintza hori amaitu eta gutxira, salatzen ari ginen hori guztia berresten duten berriak iritsi dira: Polizia Nazionalak bi gazte senegaldar atxilotu ditu arraza-kontrol berri batean. Kasualitatea? Eguneroko errealitatea, batez ere.Gazte horiek atxilotuta zeuden komisaldegira iritsi da karabana. Bitartean, Kanariar Uharteetako kideek baliabide guztiak erabili dituzte, egunero arrazismo instituzionala jasaten duten bi mutil horiek askatu arte. Gaur, lagunekin lo egin ahal izango dute. Hori bai, Las Raíces eremuan, non baldintza negargarrietan bizi diren.Baina eguneroko errealitatea da atxiloketa horiek, gehiegitan, prebentziozko espetxeratzearekin amaitzen direla, hainbat eta hainbat oztopo legal, ekonomiko eta linguistiko medio. Pertsona horien “delitu” bakarra larruazalaren kolorea da, eta bizitza hobea bilatzeko ilusioa. Gaur ondo atera da. Eta bihar?

Gehiago