Mercosurrek gure osasuna negozio bihurtuko duela salatu dute nekazari eta abeltzainek

EHNEk eta UAGNk deitutako nekazarien eta abeltzainen manifestazio batek Iruñea zeharkatu du, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioa gaitzesteko. Akordio horri esker, Europar Batasunean debekatutako produktuekin tratatutako elikagaiak merkaturatu ahal izango dira EBn, eta horrek kontsumitzaileen osasuna arriskuan jarriko du.