“Mendira”, eskubideak gailurreraino eramateko ekimena
Apirilaren 3an, igandearekin, goizeko 9.30etan Arbizutik abiatuko da Beriain mendia igoko den euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko mendi martxa.
2016-ko martxoak 21
2014. urtean “Mendira Ekimena” lehenengo aldiz zen, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko.
Aurten, eta sakabanaketarekin bukatzeko xedearekin, mendi irteerak antolatu dituzte. Larriki gaixorik dauden presoen kaleratzea eta salbuespen legediarekin amaitzea ere exijituko da.
“Gure konpromezua serio eta irmo harturik, mendiko kirolariok bat egiten dugu Sarek abian jarritako giza eskubideen aldeko trenarekin; hori dela eta gure bagoia betetzera goaz”, adierazi dute egindako prentsaurrekoan.
“Giza eskubideen aldeko trena tontorreraino eramateko, herritarron inplikazioa ezinbestekoa” dela azpimarratu dute. Apirilaren 3an norbide horretan beste urrats bat emanen dute, kasu honetan botak eta motxilarekin. Hego Euskal Herriko 4 tontor kuttunen igoko dira. Nafarroari Beriain mendia dagokio.