Mendillorritarrek lokal komunitarioa sortzeko epe motzean modulu prefabrikatuak nahi dituzte
Asanblada jendetsua burutu dute auzo iruindarrean eta epe ertainean moduluak kudeatzetik Mendillorriko Jauregira kudeatzera igaro nahi dute.
2016-ko martxoak 2
Urteak daramatzate auzotarrentzako lokalak eskatzen eta aldaketaren udal gobernuarekin pasaden udan hasitako negoziazioetan aurrera pausoa eman nahi dute orain mendillorritarrek.
Prozesua azkartzeko epe laburrean modulu prefabrikatuen aldeko hautua egin dute, hau da, udalak modulu batzuk jartzea egungo Civivox-aren ondoan lokal komunitarioaren hastapen moduan.
Urgenteki haur eta gazteentzako “aisialdi alternatiba osasuntsuak” behar direla azaldu dute, baita auzoko hezkuntza eta jendarte erakundeek ekimena babesten dutela ere.
Modulu hauek instalatzeko urgentea dela adierazi dute asanblada jendetsua egin osteko auzotarrek agerraldi baten bitartez, eta modulu hauek auzotarrek eta auzo eragileek kudeatuta izan behar dutela gaineratu dute.
Mendillorriko Jauregia jomuga
Moduluen instalazioa epe motzerako irtenbidea da, ordea, mendillorritarrek beren aldarrikapen historikoa indartzeko erabili nahi dutena. Beren eskaera nagusia Jauregiaren zesio eta autogestioa izaten jarraitzen du, eta moduluetan abiatutako proiektu eta irakaspena bertan garatu nahi dute epe ertain batean.
“Urte gehiegitan aurreko udal gobernuek bizkarra eman digute, orain Iruñean hasitako aldaketa ongizate bihurtu behar da eta horretarako proposatzen ditugun aurrera pausoak beharrezkoak dira”.