Mendebaldeak Afrikako egoera lazgarrian duen erantzukizuna salatu du Africa United-ek

Aste honetan Irun eta Hendaia arteko mugan urkatu den Eritreako gazte etorkinaren gogoratzeko ekitaldia egin zuen atzo Africa United elkarteak Iruñean. Mendebaldeko herrialdeek, eta bereziki Frantziak, Afrikako egoeran duten erantzukizuna salatu zuten.