McDonald´s jatetxe katearen aurkako protesta egin dute sindikatuek Hendaian prekarietatea eta zabor elikadura salatzeko

McDonald´s jatetxe kateak bultzatzen duen elikadura eta negozio ereduaren aurkako protesta egin dute euskal sindikatu batzuek G7ren aurkako kontragailurrean. Hendaiako McDonalds-en bildu dira eta bertan km0 elikagaiak banatu dituzte prekarietatea salatzeko eta elikadura osasuntsu bat aldarrikatzeko.