Martxoaren 25ean jokatuko da EHko Mus Txapelketaren finala Zornotzan

Euskal Herriko muslariak Zornotzara begira jarri dira asteburu honetan zazpi herrialdetako txapelak jokatu ondoren. Aurtengo Nafarroako txapeldunak Joseba Ibero eta Eneko Ziaurriz dira. Martxoaren 25ean, Zornotzan jokatuko da Euskal Herriko 14. Mus Txapelketako final nagusia, eta bertan Nafarroako 32 bikoteek hartuko dute parte.