Martxoaren 14an Iruñeko kaleak betetzeko deia egin dute, Gerra inperialistaren eta NATOren aurka, gora Euskal Herria internazionalista! lelopean

2025-ko abenduak 19

Askapena, Bardea Ya, Bultza EHm-l, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuaren Sarea, Euskal Herria Bizirik, Indar Nafarroa, Jardun, Otan Ez Plataforma eta Zabaldi taldeek manifestazioa deitu dute martxoaren 14rako Iruñean, duela 40 urte Euskal Herriak NATOri ezetz esan ziola gogorarazteko. “Askapen nazional eta sozialerantz aurrera egiteko, beharrezkoa da Espainiako eta Frantziako estatuetako eta Europar Batasuneko aparatu politiko eta ideologiko, errepresibo, erauzle eta belizista guztiak suntsitzea. Are gehiago, kapitala nazioz haraindi antolatzen da, eta, beraz, euskal herri langilearen borroka internazionalismotik antolatu behar da “.

Gehiago