Martxan da Eskutik Eskura kanpaina berri bat, nekazaritza eta euskara suspertzeko Errigoraren ekimena
Nekazal munduaren protestak hiriguneetara iristen ari diren testuinguruan eta elikagaien prezioen eromenaren erdian suertatu da aurtengoan Euskal Herri osoko milaka kontsumitzaileek Nafarroa erdi eta hegoaldeko olio bidoi, kontserba, lekale, arroz, pasta eta ardo lotez despentsak betetzeko kanpaina hau. "Eutsi gureari" lelopean, merkatu logika nagusien ondoan, bestelako merkaturatze modu bat aldarrikatuko du Errigorak.
2024-ko otsailak 26
Nafarroako erdialdeko eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari puzka egiteko garaia iritsi da. Errigoran saskiak jakiz osatzeko epea zabalik dago atzotik eta martxoaren 13ra arte ‘Eutsi geureari’ izeneko kanpainaren bidez. Oraingo kanpaina honetan norberak aukera dezake zein produktu lote eskatu nahi duen. “Urte osorako despentsak betetzeko aukera da. Katalogoa prest dago eta ikusgai errigora.eus webgunean”, adierazi du Haizea Lizarbe Errigora ekimeneko kideak. “Lekaleak, olioa, arroza, piperrak edota zainzuriak daude aukeran”, esan du. Norberak aukeratu dezake zer izan nahi duen bere jaki-tokian eta saskia modu horretan osatu.