“Martxa laranja” Martuteneko kartzelara, hiru gazte desobedienteekin elkartasunez

Martxoaren 5eko eguerdian Zarautzen prentsaurreko baten ostean atxilotu zuen Ertzaintzak Ainara Ladron. Aritz Azkona Iturramako gaztea ordu batzuk geroago atxilo eraman zuten Fruizen. A-8a mozteagatik epaituak izateari uko egin dion beste gaztea, Naroa Ariznabarreta, martxoaren 3an atxilotu zuten Eibarren. Martuteneko espetxean daude hirurak.

2016-ko martxoak 8

Martxoaren 13an (igandea) eguerdiko 12:00etan Martuteneko kartzelera “Martxa laranja” antolatu du Libre mugimenduak; Naroa Ariznabarreta, Aritz Azkona eta Ainara Ladron gazteei elkartasuna adierazteko. Hiruek epaituak izateari uko egin ziotenez Donostiako espetxean egongo dira beren aurkako epaiketa egin arte. 

 Martxoaren 18an Donostiako epaitegira joateko deia ere zabaldu dute, egun horretan epaituko baitituzte A8 autobidea moztu zuten bost gazteak.

Gehiago