Marokok euskal ordezkaritza bat kanporatu du Sahara bisitatzea oztopatuz

Okupatutako Mendebaldeko Saharatik kanporatu ditu Marokok Eusko Legebiltzarreko ordezkariak. Noaingo aireportura heldu direnean Maroko Gobernuaren jokabidea salatu dute eta Saharako herritarren eskubideak aldarrikatu dituzte.