Marin eta Araguas Iruñeko gazteek askatasuna berreskuratuko dute datozen egunetan

Iñaki Marin eta Iker Araguas Segi gazte antolakundean militatzeagatik eta kale borroka ekintzetan parte hartzeagatik zigortuak izan ziren, eta 9 urte eman dute preso eta sakabanatuak. Araguas ekainaren 26an aterako espetxetik eta Marin uztailaren 2an. Haien bila joateko autobusak antolatu dira.

2017-ko ekainak 20

9 urte eta gero, Iñaki Marin Arrosadia eta Iker Araguas Iturramako gazteek askatasuna berreskuratuko dute. Segi gazte antolakundearen aurkako polizi operazio batean atxilotuak izan ziren biak, eta Auzitegi Nazionalaren aginduz legez kanpo zegoen antolakunde honetan parte hartzeaz gain, kale borroka ekintzetak ere leporatu zizkieten. Torturak salatu zituzten eta espetxera bidali zituen epaileak. 9 urte hauetan Espainiako hainbat espetxeak ezagutu dituzte, eta gaur egun Iñaki Marin Galiziako A Lama espetxean aurkitzen da eta Iker Araguas Toledoko Ocaña espetxean.

Iker Araguasek askatasuna ekainaren 26an berreskuratuko du, eta Iñaki Marinek uztailaren 2an. Bi euskal preso politikoen bila joateko autobusak antolatu dira.

Gehiago