Maravillas gaztetxearen balizko hustutzearen aurrean asanblada publiko bat antolatu dute ostiralerako

Azken egun hauetan Nafarroako Gobernuak Maravillas gaztetxea hustutzeko emandako pausoen aurrean, Gaztetxetik herri asanblada bat antolatu dute, desalojoaren aurrean zer egin erabakitzeko. Asanblada gaztetxean bertan eginen da, arratsaldeko 19.30etan.

2018-ko abuztuak 1

Gaztetxearen aurka ia urte batez irekita zegoen prozedura judizialean akusazio partikular bezala azaldu da orain Nafarroako Gobernuak. Honekin batera, epaileari espazioaren desalojo prebentiboa eskatu dio.

Gaztetxetik Geroa Bai-ren jarrera salatu dute. “GBai-k denbora darama erakusten defendatzen duen eredu
soziala ez dela ezertan ezberdintzen lehengo Erregimenarekin alderatuz”, esan dute ohar batean.
“Geroa Bai PNV-k Nafarroan
erabiltzen duen marka zuria” dela uste dute, eta leporatu diote “langile klasearen ongizatea bermatzen duen aldaketa erreal eta sakon bat” ez
defendatzea. “Alderantziz. PNV-Geroa Bai-k bere interes propioak eta
haien elitekoak defendatzen dituzten alderdiak dira. Adibideak soberan
ditugu: AHT, Aroztegia, desalojoak, politika sozial urriak,
euskararekiko gutxiespena, …”

“Benetako aldaketa” kalean emango dela “kapitalismoak jendartean
ezartzen duen miseria eta zapalkuntzaren aurka egunero borrokatzen duten
kolektibo eta pertsonengandik” azpimarratu dute, eta ildo horretan “azken urte hauetan gauzak
aldatzeko borrokan ibili diren horientzako ere erasoa” dela ohartarazi dute. “Erantzuna kolektiboa izan behar du”, diote. Horregatik, ostiral
honetan 19:30ean Gaztetxean bertan egingo den Herri Batzarrean parte
hartzera gonbidapena zabaldu dute.

Gehiago