Maravillas Gaztetxearen aurkako errepresioa salatzeko kontzentrazioa egin dute Iruñean

Pasa den astelehenean Espainiako Poliziak egindako srekada salatzeko eta Maravillas Gaztetxearen auzian izandako errepresio guztia arbuiatzeko, gazte talde bat elkartu da gaur Nabarreria Plazan. Poliziak egindako 7 atxiloketaz gain, beste 48 pertsona ikertuak izaten ari direla ere salatu dute Maravillas Gaztetxekoek. Osotara, 80 pertsona auziperatu ditzakete Maravillas Gaztetxearen inguruko aferarekin.