Maravillas Gaztetxearen aldeko manifestazio bat antolatu dute urtarrilaren 19rako

Maravillas Gaztetxeko kideek gaur emandako prentsaurrekoan adierazi dute lanean jarraituko dutela eta manifestazio bat antolatu dute desalojoa salatzeko. Arratsaldean, AZ ekimenak salda beroa banatu du okupazio poliziala salatzeko eta ondoren protesta zaratatsu bat egin da Alde Zaharreko kaleetatik. Berriz ere, Foruzaingoa oldartu da manifestarien kontra eta kazetari bat kolpatu dute.