Manifestazio bat deitu dute Lizarran azken inputazioak salatzeko

Larunbata honetan, eguerdiko 13etan, Lizarrako 6 gazteei Espainiako Auzitegi Nazionalak "terrorismo gorazarregatik" inputazioak salatuko dituzte mobilizazio baten bidez.

2015-ko azaroak 24

Jaien hasiera egunean ohikoa den euskal preso politikoen eskubideen aldeko birindisean parte hartzeagatik inputatuak izan diren  5 lagunek gaurko deklaratu behar izan dute terrorismoari gorazarre egitearen akusaziopean Lizarrako epaitegietan Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Pasadan astean ere, gazte batek deklaratu behar izan zuen 2007an Lizarran agertu zen Segiren kontrako errepresioa salatzen zuen pankarta baten harira.

Hamarnaka bizilagun bertaratu dira lehen ordutik inputatuekiko babesa erakusteko asmoz. Prentsaurreko bat eskeini dute belaunaldi ezberdineko lizartarrek gertaera hauek salatu eta hurrengo larunbatean, hilak 28, ferien testuinguruan 13:00etan autobus geltokitik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deituz. Mobilizazioak inputauekiko elkartasuna adierazi eta adierazpen askatasunaren aldeko aldarria zabalduko du. Guardia Zibilaren presentzia ere egon da auzitegien inguruan.

Gehiago