Malerreka Bizirik Plataformak parke eoliko baten proiektuaren aurka 1200 sinadura aurkeztu dituzte

Malerreka Bizirik Plataformako hainbat kide, Nafarroako Ingurumen Sailean, Zelena Renovable enpresaren aurreproiektuaren aurkako kontsiderazioa aurkeztu dute. Kontsiderazio honek, eskualdeko bizilagunen 1200 sinadura biltzen ditu. Izan ere, bizilagunekin lanketa egin ondoren, plataformako kideek argi utzi dute Zelena Renovable enpresak eskualdean eraiki nahi duen parke eolikoaren aurka daudela: "ez da bidegragarria gure eskualdean horrelako makroproiektu bat egitea".