Makroetxaldeak eta Nafarroan dauden alternatibak aztergai Geltokia saioren 3. atalean

Makroetxaldeen aurka Nafarroan dauden alternatibak aztertu dituzte Geltokia saioan. Lorea Flores eta Gotzone Sestorain Kaparrosoko makroetxaldeak ingurumenean eragiten duen kalteaz mintzo dira, eta honen harirako solasaldian Julio Villanuevak, Miriam Otxotorenak eta Martin Zelaiak hartu dute parte. Amaitzeko, Koldo Garciak errezeta goxo bat prestatu du haragi gisatua probestuz.