“Maite dugun herria” lelopean, burujabetza lortzeko akordio zabalak eskatu ditu EH Bilduk Iruñean

EH Bilduk milaka lagun batu ditu Iruñean egindako manifestazioan Aberri Eguna ospatzeko. Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak akordio zabalak eskaini ditu Euskal Herriko burujabetasuna lortu ahal izateko. Estatuko ezkerrari eskatu dio euskal naziotasuna onartzea eta erabakitzeko eskubidea errespetatzea.