Maiatzaren 10an euskararen aldeko zubi bat eraikitzera deitu du Sorionekuak

Maiatzaren 10ean Nafarroako zubiak euskararen aldeko aldarriz betetzera deitu du Sorioneku taldeak: "Goizean, herririk herri euskara etorkizunerako zubi dela irudikatuko dugu", azaldu du Ibai Sueskun Sorioneku ekimeneko kideak. Arratsaldean, Iruñeko Kostarapea plazan elkartzeko dei egin dute: Porrotx pailazoak ongi etorria emanen die bertaratutakoei, mobilizazioa eginen dute 'Ateak ireki euskarari' leloarekin eta Takoneran Ene Kantak, puzgarriak eta beste antolatu dituzte. 

2025-ko apirilak 11

Iturria: Euskalerria Irratia

Zubiak dira elkarguneak. Euskara etorkizunerako zubi dela irudikatzeko baliatuko du Sorionekuak ekimenak Maiatzaren 10a. Euskararen aldeko zubiak betetzeko dei egin dute. Goizean, Nafarroako herrietako zubi horiek jendez eta ekitaldiz bete nahi dituzte; arratsaldean, deialdia batzekoa da: Iruñeko Kostarapea plazan elkartuko dira gero mobilizazioan Iruñeko zubirik handiena zeharkatu, Portal berria, eta Takoneran ekitaldiz betetako arratsaldea pasatzeko. 

“Maiatzaren 10ean zubiak sinbolo bilakatu nahi ditugu. elkarren arteko topaguneak ezinbestekoak baitira euskara ere sustatzeko”, adierazi du Ibai Sueskun Sorionekuak taldeko kideak. “Ateak ireki nahi ditugu: elkar ezagutu, elkar ulertu eta hizkuntz eskubideen alde egiteko”, gaineratu du. Hizkuntzari ateak ireki nahi dizkiote euskara nafar guztiona delako, esan du. 

Gehiago