Madrilen sinatutako pentsioen erreformarako akordioak ez dituela gutxienegoak betetzen salatu dute

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak egin ditu Iruñean, Donostian eta Bilbon Estatu espainoleko Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak pentsioen inguruan sinatu berri duen akordioaren aurka agertzeko. Aipatutako akordioan jasotzen diren hainbat neurri gaurko pentsiodunentzat eta bereziki etorkizunekoentzat eraso bat direla uste dute pentsiodunek, eta oraindik ez dela erreforma honen hainbat alde ezagutzen ere azpimarratu dute.