#M17GrebaOrokorra Jarraipen berezia
Euskal gehiengo sindikalak deitutako Gutxieneko Soldata propio baten aldeko Greba Orokorraren jarraipena:
2026-ko martxoak 17
Hasi da greba orokorraren mobilizazioak eta ekintzak Mutiloako industriagunean, porlanezko bidoiekin moztu dute errepidea @LABnafarroa-ko kideek.
Iruñerriko billabesetako egoitzaren parean piketea. Espainiako Polizia bertan da
Greba Orokorra “jarraipen zabala” izaten ari dela lehen orduetan esan dute sindikatuek
Hego Euskal Herriko jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa dela ziurtatzen dute, eta trafikoaren dentsitatea jaitsi dela. Lantoki askotan langileek erabaki dute gaur lanera ez joatea eta piketeak euren lana egiten ari dira poligono eta hiri guztietan.

Foruzaingoak Mutiloan bidoietan dauden grebalariak errepidetik kendu eta bazter batera eraman ditu
Iruñeko hainbat errepideetan zirkulazioa moteltzen ari dira grebalariak
Iruñerriko garraio publikoaren egoitzan piketea
Grebalariak TCC enpresako hiriko autobusen irteera oztopatzen saiatu dira. Espainiako Polizia bertan zen.
