“M1 Soziala” ekimenak Maiatzaren Lehenean indarrak batzeko deia luzatu du langile klasearen interesen alde

Iruñerriko 22 elkarte, kolektibo eta eragile sozialek sindikalismotik haratago martxan jarritako ekimen honek Maiatzaren Lehenean kalera ateratzeko deia zabaldu du. Manifestazio bat eginen dute, arratsaldeko 17:30tan Iruñeko Baluarte plazatik abiatuko dena.

2021-ko apirilak 24

Langileen beharrak lehentasun gisa kokatzea eta klase bezala dituzten bestelako aldarrikapenak azaleratzea helburuekin jarri dute martxan M1 Soziala ekimena. Etxebizitzarako eskubidea, zaintza sistema integrala eta doakoa edota Ama Lurra txikitzen dituzten makroproiektuei bideratutako diru publikoa benetan beharrezkoak diren inbertsioetan gastatzea, adibidez osasun publikoaren defentsan, aipatzen dituzte aldarrikapenen artean. Eta egoera zaurgarrienetan dauden kolektiboei aipamen berezia egiten diete: gazteak, emakumezkoak eta pertsona migratu eta arrazializatuak.

Elkarlana eta indarrak batzeak izanen da Maiatzaren Lehenean batuko dituena “Nadie se queda atrás, elkarrekin aurrera” lelopean eginen den manifestazioan. Izan ere, haien hitzetan “borroka hau batera aurrera eramatea ezinbestekoa” da.

Iniziatiba honek, momentuz, kolektibo hauek batu ditu: AHT Gelditu Elkarlana, Asamblea de Soberanía Alimentaria Navarra, BDZ Nafarroa, Comisión Anti Sida Navarra, Ekologistak Martxan, Ernai, Estudiantes en Movimiento Nafarroa, Etxalde, Fridays For Future, Gazte Komunistak, GPA, Haize Berriak, IKAMA Iruñerria, Iruñea Ciudad Acogida, Iruñerriko Bilgune Feminista, Lunes Lilas, Martes al Sol, Oneka, Martxoak 8 Plataforma, Mugarik Gabe Nafarroa, Mundu bat, Neska Gazteak, PAH, Papeles denontzat, Parlamentu soziala, Pentsionistak Martxan, Plataforma Navarra de Salud, REAS Nafarroa, Rebeldía, SETEM, SOS Racismo Nafarroa, Suma Con Causa eta Zabaldi Elkartasuneran Etxea. ESK, LAB, CGT eta STEILAS sindikatuen babesa ere badu ekimen honek.

Manifestazio arratsaldeko 17:30tan Iruñeko Baluarte plazatik abiatuko da.

Gehiago