M.Torres enpresak Israelgo armagintzarekin kolaboratzen duela salatu du Palestinarekin Elkartasunak

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak elkarretaratzea egin du M.Torres enpresaren parean, enpresa honek Israelgo armagintzarekin kolaboratzen duela salatzeko.

2024-ko urtarrilak 19

Izan ere, M.Torresek erabilera militar zein zibilerako hegazkinak ekoizten dituela azaldu dute. Bestalde, Palestinar erresistentziari elkartasuna adierazteko, zein estatuak eta enpresa ezberdinek Israelekin dituzten harreman ekonomiko, politiko eta diplomatikoekin etetea exijitzeko, urtarrilaren 27an Ordizian egingo den elkarretaratzera hurbiltzeko deia luzatu dute. Eta, gaurko ekintza inongo gorabeherarik gabe igaro arren, M.Torresek Guardia Zibila deitu du eta bertan zeuden parte-hartzaile guztiak, kazetaria barne, identifikatuak izan dira. Beraz, salatzen ditugu gaur bezalako jarrera errepresiboak.

Gehiago