“Lurra zaindu dezagun, AHTrik ez!”, 2025eko urteko aukera zentzuzkoena

Lurrak bizia ematen digu, lurraren parte garelako, gizakioi askotan ahazten bazaigu ere. Eta gogora ekarri behar da, behin eta berriz, lurra oraina eta etorkizuna dela. Horregatik AHT Gelditu ekimenetik lurra defendatzeko deia luzatzen dute: "Defenda gaitezen, defenda dezagun! Biziraupen kontua" dela gogorarazten dute.