Lozy’seko langileak Elizondoko karriketara atera dira grebaren bigarren hilabetean
Baztango Lekararotz herrian kokaturik dagoen enpresa honetako langileek bi hilabete daramate greban hitzarmen duin baten alde.
2024-ko apirilak 21
Iturria: Erran.eus
400 pertsona inguru bildu ziren atzo larunbata arratsaldean Elizondon, ELA sindikatuak deitutako mobilizazioan. Lekarozko Lozy’s Pharmaceuticals enpresako langileek bi hilabete eginen dituzte greban, hitzarmen propioa lortzearen alde, eta «negoziatzeko borondate errealaren falta» salatu zuten atzoko mobilizazioan.
Langileen batzordea enpresarekin negoziatzera eseri bada ere, atzo salatu zuten “harrigarria” dela “zein naturaltasunarekin erraten diguten enpresa ez dela gure etxea eta erabakiak beraiek hartzen dituztela”. Langileen esanetan “lotsagarria” da enpresaren jarrera, eta “nekatuta” daudela aitortzen duten arren, enpresaren jarrerak “indarra ematen digu aitzinera segitzeko”.