LOMCEri aurre egiteko eta Euskal Herrian hezkuntz propioa eraikitzeko “Gure Gida” aurkeztu dute

Iruñean egindako agerraldi batean LAB, STEE-EILAS, ELA, SORTZEN, IKASLE ABERTZALEAK, IKASTOLEN ELKARTEA, HIK HASI eta UEUk, LOMCEk suposatzen duen inposizioari modu kolektiboan aurre egiteko, ez aplikaziorako bidea zabaltzeko eta etorkizuneko hezkuntza propioaren garapenean urratsak emateko tresna eraginkor eta erabilgarria izatea nahi duen GIDA aurkeztu zuten.