LOMCEren kontrako txirrindula martxa batean 40 ikasleen kontrako ezarritako isunak artxibatu dituzte

ETENek, Ikasle Abertzaleak-en errepresioaren aurkako taldeak, abokatuen lanari eta egindako mobilizazioei esker isun hauek artxibatzea lortu dela ziurtatu du.

2014-ko azaroak 16

"Nafar erregimen faxistaren erasoa garaitzea lortu dugu; gure antolakuntzaz, gure konpromezuaz eta gure borrokaz. Jasotako isunen kasua artxibatzea eta honela errepresioa geldiarazteko bidean urrats txiki bat lortu dugu", azpimaratu dute ikasleek.

Hala ere, bertan behera gelditu diren isunak ez direla errepresioaren aurpegi bakarra nabarmendu dute. "Martxoaren 27ko ikasle grebaren testuinguruan egindako atxiloketek, mehatxuek eta indentifikazioek ondorio ekonomiko, zein penalak ekar ditzakete eta ezin gara garaipen txiki honekin lasaitu. Iruñerriko eta Euskal Herriko ikasleriari eta oro har, jendarteari dei egiten diogu errepresio honen aurka egitera, Erregimenak ez duelako haien interesak kolokan jartzeko prest dagoen jendea bere ideiengatik edo aldarriengatik zigortzeko eskubiderik", esan du ETEN talde antierrepresiboak, eta lanean jarraitukodutela esan dute.

   

Gehiago