Lokizaldean eskola berria behar dela aldarrikatu du gurasoen elkarteak

Lokiz Guraso Elkarteak eskola berria eraikitzea eskatu dio Nafarroako Gobernuari, aspaldiko konpromisoari helduz.

2024-ko ekainak 25

Antzineko eskolak inguruko bailaretako ikasleak biltzen ditu. Duela hamarkada bat ixtear egon zen zentroa, eta udal, herritar, familia zein irakasleen eskutik bizirik mantentzea lortu zen. Hala ere, Nafarroako Administrazioaren irizpideekiko, eskola zaurgarria da eta horrek eragin handia du hezkuntza komunitatean eta bailaran.

“Interinitatea eta behin-behinekotasuna dira besteak beste herritarrok pairatu behar izaten ditugun Nafarroako administrazioaren egoeraren ondorioak, eta honenbestez gure kasuan, sorgin haizeak sorturiko zirimola batean harrapatuak egongo bagina bezala irakasleak aldatzen dira, omen, ratioak ez direlako nahikoak antza, orratz bat gehiago sartzen ez den 1930eko eraikinean. Honek argi adierazten digu zentroan dirua dagoela, gure haurren ongizatea eta heziketa beharrean, edota gure eskualde despoblatuen beharren aurretik.”

Gurasoen elkarteak salatu nahi du Nafarroako Gobernuak duela 4 urte eginiko promesari “huts egingo diola beste behin ere”. Lokizaldeako haurrak “bertan hazi eta hezteko proiektaturiko eskola berriaren eraikuntzari ekiteko giltza bulegoren batean bahiturik baitute. Eskolari hazteko aukera mugatzen zaio, eta are larriago, gure bailara eta herrien etorkizuna ezbaian jartzen du”.

Lokizaldeako haurrek eskola berria behar dutela, eta baita Egaibar, Metauten, Lana eta Berrotzak ere argi utzi nahi izan dute. “Duela 10 urte herritar ausart batzuek abiatutako proiektuari segida eman eta egonkortzea delako orain gure ardura”.

Gehiago