Lodosako El Matadero gaztetxea martxan da

El Matadero izeneko gaztetxea ekainean hasi zen funzionamenduan. Animali hiltegi hau Lodosako Udalak gazteen esku utzi du bertan mota askotariko ekimenak eta jarduerak egin ahal izateko. Datozen asteetan atontze lanekin jarraituko dute negurako lokala guztiz prest izateko bertan hainbat ekimen egin ahal izateko.

2016-ko irailak 20

Lodosak badu gaztetxea. Erriberako herri honetan ekainean El Matadero izeneko hiltegia okupatu zen Udaletxearen baimenarekin. Bertan biltzen dira gazteak, eta atontze lanak amaitu ez badira ere, hainbat jarduera egin dituzte dagoeneko. Adibidez, hitzaldi pare bat. “Kontzertuekin arazoak izan ditugu, 80 metroetara Goardia Zibilaren koartela dagoelako. Barne Ministeriotik esan digute eskutitz bidez lokal honek ez dituela beharrezko baldintzak biltzen, baina haiek ez dute ezta ikusi ere egin…”

Hala eta guztiz ere, animo haundiekin aurrera jarraituko dutela adierazi digute. “Iruñean eta Errotxapean okupazio berriak ikusteak animatzen gaitu. Hemen 20 urte daramagu hau eskatzen”. Proiektua guzti autogestionatua izanen da, eta finanziazioa lortze aldera jaietan zapiak saldu dituzte, eta zonaldeko hainbat tabernetan boteak jarri dituzte.

Gehiago