Lizarraldeko Nósaltres Prest! jaialdia, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko eguna

Gure Esku Dago-k antolatu duen Nósaltres Prest! erabakitzeko eskubidearen aldeko elkartasun eguna apirilaren 21an izango da, Lizarran. Egunean zehar ekintza kultural desberdinak egongo dira. Euskal Herria, Galiza eta Katalandar herrialdeetatik etorritako eragile desberdinek beren herrien kultura konpartitzeko aukera izango dute bertan. Eta bestetik, arratsaldean kontzertuak egongo dira, hiru herrialdeetatik etorritako talde ospetsuekin.

2018-ko apirilak 6

Egun osoko egitaraua prestatu du Lizarraldeko Gure Esku Dago-k datorren apirilaren 21rako, Lizarran. Bertan, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko, Galizia, Katalunya eta Euskal Herriko kulturak nahastuko dira. Egunean zehar talde kultural ezberdinak bilduko dira herrialde hauen folklorea erakusteko, eta haurrek ere haiendako prestatutako ekimenak izanen dituzte. Kalejira bat ere eginen dute, eta eguerdian herri bazkari bat. Gauean, kontzertu bat eskeiniko da Lizarrako frontoian. Bertan Glaukoma Tolosako rap-reggae taldea, Auxili Balentziako panorama musikala suspertzen ari duen musika taldea eta Sés galiziar kantautorea  izanen dira oholtza gainean.

EGUNEKO EGITARAUA (Santiago plaza)
11:00 – 14:00: Haur jolasak
11:00: Talde kulturalen kontzentrazioa: Proxecto Xarope (Galiza), Castellers Nens del Vendrell (Katalunia), Trikitixa eta pandero joleak, Larraiza Dantza Taldea eta gaiteroak.
12:00: Talde kulturalekin ikuskizuna. (Foru Plz.)
14:30: Herri bazkaria (Uztaldi)
    Ticketak salgai 10€tan Estella-Lizarra: Katxetas, INO, Berri, Ametsa eta Etxeberria Natur dendan.
16:30: Haurrentzako ikuskizuna
17:30: Herri dantzak
18:30: Kalejira Lizarra pilotalekuraino

Egun osoan zehar: Barra izanen da, hala nola musika girotzea

KONTZERTUAK (Lizarra pilotalekua)
Txarteldegiak ireki 19:00
Ateak ireki 19:30
Kontzertuen hasiera: 20:00etatik 3:00etara
Prezioa: 12€ aurretik / 15€ txarteldegian
(aldez aurreko salmenta Lizarra, Iruñea  eta Zirauki gune fisikoetan, eta baita on-line ere www.musikaze.net/nosaltresprest)
Barra eta ogitarteko zerbitzuak izanen dira.

Gehiago