Lizarraldeak ere bat eginen du Greba Feminista Orokorrarekin

Estellerriko herritarrek ere Greba Feminista Orokorrari atkimendua adierazi diote eta ostegunean Lizarran burutuko diren mobilizazioen berri eman dute. Goizeko 11:00etan San Martin plazatik abiatuko da kalejira zaratatsua, 13:00etan Koroatzen Plazan elkarretaratzea, eta 19:00etan berriz Foruen plazan.