Lizarrako sarrera guztiak espainiar poliziak hartu zituen atzo

Espainiako Poliziak Lizarrako sarrera guztietan kontrolak ezarri zituen atzo. Goiz osoan zehar kontrolak mantendu zituzten, eta ondoren herritik bueltaka eta pertsona batzuk mihatzen ibili ziren. Lizarraldean "ez direla ongi etorriak" erran du Pikutara mugimenduak.

2016-ko maiatzak 5

Atzo goizean, Lizarratik irten edo sartu nahi izan zuena Espainiar
poliziaren kontrolak aurkitu zituen Lizarrako sarreretan. Hiru furgoneta,
hamar bat nazional guztiz armaturik, pintxoak errepidean ezarriz eta
“betiko jarrera harroputzarekin” bizilagun guztiak gelditu, kotxea mihatu eta
identifikatu zituzten, Pikutara mugimenduak salatu duenez. “Kontrolak kendu
ondoren, eta beraien presentzia gutxi izan ez balu, patrulla bat
Lizarratik paseatu da edonork katxeatzeko asmoarekin”, gehitu dute.
“Pikutara
mugimendutik gehiegikeri eta zentzugabeko kontrolak eta errepresioa
salatu nahi dugu. Argi izan dezatela hemen “Lizarraldean” ez direla ongi
etorriak ez, Guardia zibilak, ez militarrak, ezta Espainiar polizia
ere”, azpimarratu dute.

Gehiago