Lizarrako Pinupe gaztetxearen hemeretzigarren urteurrena ospatuko dute datozen egunetan
Irailaren 25etik urriaren 9a bitarte ospatuko dira ekimen guztiak.
2015-ko irailak 21
Hemeretzi urte bete ditu Lizarrako gaztetxeak, eta bide luzea eginagatik, ez da batere erraza izan. Udalak traba ugari jarri dizkio Pinuperi, tartean argi mozketak. Baina, gazte asanbladak oztopo guztien gainetik jauzi egiten jakin izan du, eta proiektu autogestionatua garatzeko espazioa defendatu du. Horren emaitza da hemeretzi urtetako ibilbidea, eta horixe da, hain zuzen, datozen egunetan ospatuko dutena. Irailaren 25ean hasi eta urriaren 9a bitarte, mota askotako ekintzak antolatu dituzte: hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak etab.