Lizarrako kaleetatik ikur faxistak kendu dituzte

Falangeko sortzailetako bati eskeinitako kale baten seinalea kendu dute Lizarratik Pikutara ekimeneko kideek Errepublikaren Egunean. Azken garaietan Lizarraldean ematen ari diren ariketa militarrak ere salatu nahi izan dituzte.

2016-ko apirilak 14

“Apirilak 14, Espainiar erepublikaren egun honetan guk Euskal Herri
librea aldarrikatzen dugu, Espainiar ejertzito militarrik gabe, kale
izen faxistarik gabe, Lizarratik pikutara!” dio Ahotsa.info-k jaso duen oharra.

Helarazi diguten bideoan ikusten denez, Lizarrako kaleetan oraindik ere faxisten izenak aurkitu daitezke,  eta honetaz gain, Lizarraldean Espainiako armadaren ariketa militarrak izaten dira maiz. “Nazkatuta gaude espainiar
ejertzitoak egiten dituzten maniobrekin eta Lizarrako kaleetan izen
faxistak Julio Ruiz De Alda (Falangeko sortzailetako bat eta militarra)
bezalako pertsonaiak egotea; militarrak Lizarratik pikutara!”, dio oharrak.

Gehiago