Lizarrako ikasleak kateatuak D ereduaren alde
Lizarrako D ereduko batxillergoko ikasleak ikastetxearen atean kateatu dira Nafarroan euskaraz ikasteak suposatzen dien guztia salatzeko eta Nafarroako gobernuari hainbat eskaera zehatz egiten hasteko.
2016-ko apirilak 12
Euskaraz ikasteak badu bere prezioa Lizarraldean. Zigor bat dela ere aipatu daiteke. Lizarraldeko Ikasle Abertzaleak salatu duenez, 280 ordu gehiago ematen dituzte D ereduan ikasten duten gaztek, eta herrietakoek etxera bueltatzeko garraioa ordaindu behar dute. Lodosako kasuan esaterako, 500-600€ ordaintzen ditu pertsona bakoitzak urte batean. Horrez gain, selektibitatean azterketa bat gehiago dute eta berdin balio du.
Nafar gobernuari eskaerak urtero egiten zaizkio egoera honekin bukatzeko baina beti ezezkoa jasotzen dela salatu du IA-k.
Egoera honetaz nazkatuta, ikastetxeko atean kateatu ziren atzo ikasle talde bat. Ekintza sinboliko eta baketsua izan zen, helburu batekin: A ereduko ikasleak, D ereduko presio eta sentsazio hori izatea, 15:15ak arte kateatuta egon beharko balirateke bezala.
Zuzendariak eta ikasketa buruak, 800 ikasleak beste ate batetik desbideratu zituzten. Foruzaingoaren interbentzioa ere salatu dute, bortizkeria erabili zuelako. “Kateak moztu ondoren, bortizkeriaz kendu dituzte eta kateak kentzean, zenbait ikasleei eman egin diete”, salatu du IA-k. “Jarraian, bultzaka sartu egin dira eta ikasleak identifikatzen hasi dira. Erresistentzia zegoela ikustean, era bortitzez zenbait ikasle altxatu eta komisaldegira eramateko mehatxuarekin hasi dira”, esan du IA-k. “Zenbait kolpe ikusi dira eta ikasle bat lurretik arrastratu egin dute handik ateratzeko. Ondoren ospa egin dute ia gehiengo jendearekin identifikatua”. Mobilizazioa grabatzen zegoen ikasle bati bideoa ezabatuarazi zioten poliziek.
Ikasleen eskakizunak honakoak dira:
• D eredukoen egoera aldatzea eta A eredukoen berdina izatea.
• Nafar Gobernuarekin hitz egitea ( Hezkuntza sailarekin konkretuki) D eredura joaten diren ikasle nafar guztien egoera aldatzeko.
• Herriko jendeak garraiorako subentzioa lortzea eta klase orduak murriztea edo bestelako kasuan, esfortzu horrek errekonozimendu bat izatea, euskara titulu batekin esaterako.
Momentuz, Nafar gobernuak eskaera horiei ez die erantzunik ematen edo erantzuna emateko kasuan, UPNk ematen zuen argudio bera erabiltzen du; “ez dutela subentziorik behar, euren egoera ekonomikoa ona delako ta gainera batxilerren ez delako derrigorrezkoa”.