Lizarrako gazteria mugimenduan euren arazoei aurre egiteko eta egitasmo ezberdinak martxan jartzeko
Lizarrako kuadrila, kolektibo, txabiske eta 50 gazte baino gehiago elkartu ziren pasaden asteazkenean Lizarrako udalean denon artean asanblea iraunkor bat osatzeko, non gazte ezberdinen iniziatibak, problematikak eta alternatibak eztabaidatuko diren.
2015-ko abuztuak 31
Lehendabiziko asanbladan, gazteek elkarrekin lan egiteko eta komunikatzeko tresna bat sortzea erabaki zuten. Ideia da, gazteek dituzten iniziatibak, problematikak eta alternatibak euren artean eztabaidatzea geroago, udaletxeak duen gazte komisioan isladatzeko eta gazteek duten hitza eta botoa kontuan hartzeko.
Hurrengo asanblada irailaren 19an arratsaldeko 16:00etan Lizarrako udaletxean izango da, eta haien hitzetan, espero dute beste hainbat kolektibo eta gazte ezberdinak batzea.