Lizarrako gazte bat atxilotu eta epailearen aurrera eraman dute desobedientziaz akusatuta

Desobedientzia falta bat egotzita, epaiketa azkarra egin diote gaur goizean eta 90 euroko isuna jarri diote.

2014-ko apirilak 15

Atzo astelehena Lizarrako gazte bat atxilotu zuen Goardia Zibilak Alde Zaharrean. Bertakoek salatu dutenez, goardia zibilak gazte batzuk mihatzen hasi ziren, eta horietako batek zergatik katxeatu behar zuten galdera egin eta zenbaki plaka erakustea eskatu zien. Badirudi galdera hori ez zitzaiela gustatu eta gaztea atxilotzea erabaki zuten. Lizarrako Goardia Zibilaren kasernara lotuta eraman zuten eta desobedientzia delitua egotzita atxilotua zegoela jakinarazi zioten. Lizarrako kasernan ziegak ez daudenez, Iruñera eraman zuten gaua pasatzera. Gazteak adierazi duenez, Iruñeko ziegetan argiarekin izan dute gau osoa Lizarrako epaitegira eraman arte.

Gaur goizean izan da epaiketa azkarra eta hori salatzeko, 50 pertsona inguru Lizarrako epaitegira hurbidu dira "Utzi Lizarra pakean!! Alde hemendik" kartelekin. 90€ko isuna ezarri diote.
 

Gehiago