Lizarrako eskolan, LOMCEren kanpo frogen saiakera pilotoa egin diete 4. mailako haurrei
Gaur Lizarrako eskolan LOMCEren ezarpenean beste aurrerapauso bat eman da. Legeak ezartzen dituen kanpo frogen saiakera piloto bat gauzatu dute bertan. Horren aurrean kontzentrazioa egin dute irakasle batzuek.
2014-ko urriak 24
4.mailako haurrak, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentutik ezarritako bi azterketak egin behar izan dituzte gaur, eskolatik kanpoko langile baten ardurapean eta ia atsedenik izan gabe.
Kanpo froga hauek Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailan pasa beharko dituzte ikasleek , Bigarren Hezkuntza eta Batxiler bukaeran pasatzeaz gain. Pasa den astean gauza bera gertatu zen Berriozarren, eta honek argi erakusten du LOMCE Nafarroako ikasgeletan errealitate bat dela.
Irakasle talde batek kontzentrazio bat egin dute LOMCE salatzeko.