Libre hitz erraldoia osatu dute Jon Ziriza eta Garbiñe Urrarekin elkartasunez

Barañaingo gazte auziperatuei babesa emateko egindako ekimenean ehundaka lagun hartu dute parte. Gazte hauek epaiaren zain aurkitzen dira.

2014-ko martxoak 14

Plazaberri.infok aditzera eman duenez, Jon Ziriza eta Garbiñe Urrarekin elkartasuna adierazi dute "Libre" hitz erraldoia Barañaingo Udal plazan marraztuz. Ondoren ekitaldia burutu da. Bertsolariek abestu dute eta musika emanaldia egon da ere bai. Herri Harresiak, herritarrek gazte auzipetuekin adierazitako elkartasuna eta konpromisoa txalotu egin du. Xabier Sagardoy eta Luis Goñiren inguruan martxan jarritako dinamika indartsu eta zabala gogora ekarri ditu. Irailan 1600 pertsonetako jende katea eta urrian Luis Goñi babesteko "ariketa desobedientea".

Garbiñe Urra eta Jon Ziriza gazteak Auzitegi Nazionalean epaituak izan dira Segiko kideak akusaturik eta sei urteko espetxe zigorra eskatzen die fiskaltzak. Aurreko eguneko prentsaurrekoan Herri Harresiak zioen, edozein momentutan iritsi daitekeela bi gazte hauen aurkako sententzia. Gogora ekarri dute, ez direla gazte bakarrak egoera berdinetik pasa direnak edo epaiketaren zai daudenak. Luis Goñi eta Xabier Sagardoy gazteak espetxean daude sei urteko zigorra betetzen Segiko kide akusaziopean eta Mikel Flamarike, Iñigo Gonzalez eta Gorka Mayo epaiketaren zai daude erakunde terrorista akusaturik.
Eragile honek, herriko ordezkari politikoei konpromezu argiak har ditzatela eskatzen die epaiketa eta kartzelaratzeekin amaitzeko.

 

Gehiago