LGTBIQ+fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean kaleak artzeko deia egin du E28J Plataformak
E28J Plataforma-tik datorren ostiralean, hilaren 17an, LGTBIQ+fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean antolatuko duen manifestazioan parte hartzeko dei egiten du. Egunero pairatzen direla LGTBIQ+ kolektiboa osatzen duten pertsonen aurkako erasoak gogoratu dute. Iruñean, esate baterako, azkenengo asteetan hainbat eraso LGTBIQ+fobikoak eman dira, eta horiek salatuko dituzte Baratxurien Plazatik arratsaldeko 19:00etan abiatuko den manifestazioan.
2024-ko maiatzak 16
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna urtero ospatzen egiten du E28J Plataformak, gogoratuz 1990an homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu egin zela. LGTBIQ+ kolektiboaren aldarrikapenak gero eta pisu gehiago dutela baztertu gabe, erasoak ematen jarraitzen direla ukaezina da. Azken asteetan Iruñean emandako hainbat eraso salatu dituzte. “Nazkatuta gaude indarkeria egunetik egunera handitzen ari delako. Hilabete honetan Iruñean gertatu diren abusu instituzionalen kasuak eta eraso LGTBIQ+fobikoak salatu nahi ditugu. Behatokiaren arabera, iaz 34 eraso LGTBIQ+fobiko izan ziren guztira. Ildo honetan, Nafarroa mailako erregistro baten beharra azpimarratzen dugu, oraindik existitzen ez dena. Espazio publiko segurua eskatzen dugu, batez ere geure egin ditugun lekuak”. Presiski, hori izanen da mezu nagusia LGTBIQ+fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean: “kaleetan,
aisialdi guneetan eta erakundeetan jasaten dugun egiturazko indarkeria guztiak salatu nahi ditugu”.
Transbazterketaren aurkako mezua
Trans pertsonen aurkako mezuak eta gorroto diskurtsoak ere salatu nahi dituzte. “Penagarria iruditzen zaigu zenbait aktibismok defendatzen dituzten diskurtso transbaztertzaileak. Egoera honek, gure testuingurua, berez bortitza dena, bizigaitza izatea eragiten du. Ez dugu onartzen oinarrizko eskubidetzat dugun genero-autodeterminazioaren aurkako diskurtsorik. Feminismo transbaztertzaile baten aurrean, aliantza plural eta sendoak sortzeko gai den transfeminismo indartsu bat defendatzen dugu”.
LGTIBQ+ pertsona disidenteak historikoki euren jatorrizko herrialdea edo lurraldea uztera behartuak izan direla gogoratuko dute, edota migratzaile, asilo-eskatzaile eta LGTBIQ+ errefuxiatuek milaka indarkeriei aurre egin behar dietela migrazio-prozesu osoan. “Era berean, harrotasun eroaren borroka babesten dugu, gorputzak, bizitzak eta identitateak patologizatzen dituen gizartean eta osasun sistema mentalean
pertsonek jasaten duten indarkeria biomedikoa eta psikiatrikoa” salatzen dute.
Azken finean, “bizitza duinak bizitzeko eskubidea” aldarrikatuko dute “sistema zisheteropatriarkal, arrazista eta kapitalistaren aurrean, autoantolaketari, autogestioari eta laguntza-sareak ehuntzeari dei” eginez.
Azkenik, Palestinarekiko elkartasuna adieraziko dute, Israelek pinkwashinga egiten duela bere “biolentzia koloniala” izkutatzeko.