LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Iruñean

LGTBIQ+ kolektiboa kalera atera da borroka transbibollomarikoa babesteko, harrotasun kritiko, autonomo eta antolatu baten alde egiteko, "harrotasuna ez dela saltzen" salatzeko eta mundu osoko olatu erreakzionarioari aurre egiteko. Era berean, elkartasuna adierazi nahi izan diote Palestinako herriari.