Lesakako Zalain Transformados lantegiak grebara joko du

Langileek bideragarritasun plana exijitzen diote enpresari. Urriaren 8an lanuzteak egingo dituzte eta 15an egun bateko greba eginen dute.

2014-ko urriak 6

Lesakan dagoen Zalain Transformados lantegia egoera traketsean segitzen du, Condesa Taldeko bertze lantegiak bezalaxe, lehengaia faltagatik, eta uztailaren 14tik Konkurtso aitzineko egoeran egonik.

Nagusien aldetik ez da informazio txukunik ematen, salatu dute langileek, nahiz eta behin eta berriz informazio osoaren eskaria egin.

"Bezeroei eskariak ezin hornituz segitzen dugu gaur egun. Zenbaitzuk, arazo honen aitzinean Zalain baztertu eta bertze hornitzaileengana" jo dutela salatu dute.
 
Zalain sartuta dagoen zurrunbiloan bezalaxe daude ere Condesa Taldeko bertze lantegiak. Honen aitzinean, taldeko Lantegi Batzorde desberdinak (Legutio, Gasteiz, Lesaka, Berriobeiti, Mieres eta Sagunto), mobilizazio egutegi bat adostu dute. Zalaingo Lantegi Batzordeak eta langile sailak berretsi dute aipaturiko egutegia. Ildo horretan, urriaren 8an 2 orduko lanuzteak egindo dituzte, 13:00tik 15:00tara, elkarretaratzeak eginez. Eta urriaren 15 24 orduko lanuztea. Egun horretan Gasteizen manifestazioa eginen dute, Condesa Taldeko bulego nagusietan bukaera emanez.

Mobilizazio hauekin lantegi horiei dagozkien bideragarritasun planak aurkeztea exijitu nahi diote enpresari. "Condesa Taldeko lantegientzat industrial plan bat, non bermatuko diren enplegua eta langile guztien oraiko lan baldintzak", azpimarratu dute langileek.

 

Gehiago