Lesakako Auzoberrin eratu nahi den Parke Eolikoak izango dituen eraginen beldur agertu dira bizilagunak
Sustrai Erakuntza Fundazioak Lesakako Auzoberri-Agiña aldean hamaika haize-errota jartzeko proiektuaren berri eman eta gero, horren kontra egiteko Auzoberriko bizilagunek Endara Bizirik plataforma sortu dute.
2020-ko ekainak 8
Endara Bizirik plataformaren iritziz, egitasmo honek «ingurumena, bizimodua, bizi kalitatea, abeltzaintza, fauna, ondare arkeologiko eta historikoa suntsituko ditu, hala nola, bere balore altuagatik bereizgarria den ekosistema bat».
Egoeraren premiak eskatuta, prentsa-oharra zabaldu dute euren eskakizunen berri emanez. Lehenik eta behin, Lesakako Udalari erregu zehatza egiten diote «proiektuaren guztiz kontra posizionatu eta bide administratiboetatik ahal dituen alegaziorik sendoenak egiteko» eskatuz. Bitartean, Endara Bizirik plataformak «informazio eta babes kanpaina bat hasi» duela iragarri du, egitasmo honekin «kaltetuak diren eragile, erakunde eta norbanakoekin». Era berean, «Nordex Energy Spain enpresari eta proiektuan inplikatuak dauden bertzeei, proiektu hau gauzatzeko asmoa bertan behera uzteko» eskatuko diotela adierazi dute Endara Bizirik plataformak bere prentsa oharrean.
Gehiago

Aroztegiko epaiketa hasi da lurraren defentsan desobedientzia zibila legitimoa dela defendatuz

3
Desobedientzia zibilaren kriminalizazioa “aurrekari arras kezkagarria” dela salatu dute Aroztegiaren auziari lotuta
