Leitzako kaleak estuegiak direla argudiatuta, Goardia Zibilak manifestazio bat ostopatu nahi izan du

Gaurko deituta dagoan gazte mugimenduko manifestazioa ibilbidez aldatu nahi izan du Goardia Zibilak Alde Zaharretik pasa ez dadin. Kaleak estuegiak direla eta segurtasuna ezin dela bermatu arguadiatu du Espainiak Nafarroan duen Ordezkaritzari igorritako txosten batean. Ekinbide hau gogor salatu dute Leitzako hainbat taldek.

2016-ko abuztuak 12

Guardia Zibilak gaur burutuko den jaietako gazte eguneko manifestazioaren ibilbidea aldatu egin du.
Ibilbide berri hau Gobernu Delegaritzak inposatu du Guardia Zibilaren txosten bat oinarri hartuta. Informeak dioenaren arabera, kaleak estuegiak direla eta segurtasun arazoak egon litezke manifestazioa herriko Alde Zaharretik igaroko balitz. “Noren segurtasuna bermatu nahi dute ordea Guardia Zibilek? Leitzarrona? Jaiez gozatzera etorriko direnena? Edo eurena? Herriarena den eraikina guztion nahien aurka okupatzearekin nahikoa ez eta orain kalea bera ere debekuen bidez lapurtu nahi digute”, salatu dute Leitzako herri mugimenduko kideek.

>br />
Horrelakorik ez dutela onartuko adierazi dute “Maxurrenea eta kalea herritarronak” direlako. “Gazteei bereziki baina baita herritar orori ere dei egin nahi diegu jai hauetan inoiz baina gehiago entzun dadin diztela leloa. Indar okupatzaileak Euskal Herritik bidaltzeko bidean konpromisoak hartu eta metatzera gonbidatu nahi ditugu”.

Gaurko manifestazioa eskualdeko gazte mugimenduak deitu du “errealitatea eraldatzea helburu duen gazte proiektu berriaren” aurkezteko.

Gehiago