Larunbatean Donostiako kaleetan Gazari elkartasuna adierazteko deia egin du Gernika-Palestina ekimenak
2025-ko martxoak 21

Gernika-Palestina ekimeneko kideek itxaropenez bizi izan dutela su etena ez dute izkutatu, baina inpunitatea gailendu dela eta nazioarteko komunitatearen isiltasun konplizeak Israelen jokaera babesten duela salatu dute. Bonbardaketen hasierarekin batera, laguntza humanitarioa eten egin dela gogoratu dute.
“Israelek, beste behin ere, genozidioaren aldeko hautu garbia egin du, palestinar herria krudelkeriaz bonbardatuz, umeak, laguntzaile humanitarioak eta kazetariak, besteak beste, jo-puntuan jarriz”.
Gauzak horrela, Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak euskal gizartearen erantzuna ezinbestekotzat jotzen du eta, horregatik, larunbat honetarako premiazko deialdia egin du Donostian “GENOZIDIOA STOP! Israel, ¡alto el fuego ya!” lelopean. Mobilizazioa 17:30ean abiatuko da, Boulevardetik Sagueseraino bidea eginez.
Hitzorduan nazioarteko komunitateari dituen baliabide guztiekin Israel behartu dezala nazioarteko
erabakiak behingoz betetzeko eta su-etenaren bideari itzultzeko eskatuko zaio. Palestinako herriaren eskubideak bermatzea “justizia, lurra eta bakea izan ditzan” ere eskatuko dute.
Mobilizazioaren antolatzaileek deialdi berezia egin diete parte-hartzaileei zapatak ekar ditzaten ekitaldiaren amaieran osatu nahi duten irudi indartsua osatzen laguntzeko.