Lantxotegik emakume migratuentzako Kimatu proiektua abiarazi du, formakuntza emateko eta laneratzea errazteko

2024-ko ekainak 28

Migrazio prozesu batetik pasarazi diren emakumeen artean ikasketak burutzeko espazio seguru eta abegikor bat sortzea erabaki du Lantxotegi elkarteak, Kimatu izena izanen duena. Proiektu honek emakumeen hazkundea eta autonomia sustatzea izanen du helburu, eta gehienez 12 pertsonen kopurua izanen du. Funtsezko gaitasunak jasoko dituzte ikasleek (gaztelania eta matematika), baita lore konponketak eta lorezaintzako oinarrizko kontzeptuenak ere. Prestakuntzaren bigarren zati honen helburua emakumeak gizarte eta lan eremura hurbiltzea da. Alderdi hori tailerren bidez ere landuko da, hala nola curriculum vitaea egiteko tailerrak, lan eskaintza bilatzeko tresnak eskainiz, lan-elkarrizketa simulatuz…

Kimatuk Lantxotegiren jatorrizko filosofiari bat egingo du, asanblearismoa eta horizontaltasuna lantzen dituena. Horregatik, batzarrak eta ebaluazioak egingo dira ikasturte osoan, ikasleen iritziak balioetsiz. Prestakuntzak emango dituzten irakasleez gain, emakume hauen prozesuan bidelagunduko duen gizarte-langile bat egongo da lantaldearen barruan, akonpainamenduak eta emakumeekin batera lan egingo duena”, adierazi dute proiektuaren arduradunek.

Haurrak zaintzeko gunea

Emakume hauek haurrak euren zaintzapean izanen dituztela aurreikusten dute, eta hortaz 0-3 urte bitarteko haurrak zaintzeko gune bat egongo da. Haurrak hezitzaile arduradun batekin egongo dira, leku segurua eta apropos batean.

Ikastaroa 2024ko abuztuaren 19tik abenduaren 13ra izango da, goizez, 9: 00etatik 14: 00etara. Klaseak Berriozarren izango dira, Lekoartea kaleko 22. zenbakian.

Interesa dutenek kimatu@lantxotegi.org idatzi edota +34 634 83 48 82 telefono-zenbakira deitu dezakete.

Gehiago